“Blog bat sortu eta aktiboak izan behar gara bai gure aisialdian bai Interneten”

“Gustoko duzuen zeozerri buruz blog bat egin eta aktiboak izan behar zarete bai zuen aisialdian bai Interneten”. Hau da San Viator ikastetxeko ikasleek gaur goizean Arabako Eraberrikuntza-Industrialdean jaso duten aholkuetako bat. Hitz hauen jabea Enrique Paramá da, Web Marketer enpresako gerentea. Bere ustetan, merkatu enpresarialean edota lan postu bategatik lehiatzeko orduan bakoitzaren iniziatibak aurkeztea ezinbestekoa da.

Web Marketer enpresak on-line merkataritza egiteko plataformak sortzen ditu. “Bazkide batzuk elkartu ginen, merkatu nitxo bat aurkitu genuen eta merkatu aukera hori aprobetzatuz enpresa bat sortu” azaldu du Enriquek.

Marketing-aren esanahia eta xedearekin jarraitu du, “bezeroak nortzuk diren eta beraiei nola zuzendu behar zareten jakitea ezinbestekoa da” dio. Gainera, beste gako bat ere azaldu du “lehiakideak ezagutu eta beraiengandik nola desberdindu behar zareten hausnartu behar duzue”

Hauek dira gaurko hizlariak San Viatorreko ikasleei eman dizkien irizpide batzuk, beraien bizitzetan ekintzailea izateak dakarren gaitasun eta baloreak landu nahi badituzte.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s