“Gustoko duzuena egin”. Hau a Fernando Alavak, PixyBit enpresako fundatzaileak, gaur Mendebaldea Ikastetxeko ikasleei eman dien aholkuetako bat Arabako Eraberrikuntza-Industrialdean. Ekintzaile honentzako hau da mundu enpresarialera sartzeko oinarrizko baldintza “gustoko duzuena egiten baduzue oztoko eta arazoei aurre egiteko gogo gehiago izango dituzue”.
Mendebaldeako ikasleak goiza beraien hobby eta zaletasunei buruz mintzatzen hasi dira. Ostean, ikasleek ekintzailetasunarekin harremana duten gaitasun eta trebetasun ezberdinak lantzen aritu dira ekintza eta joku ezberdinak eginez. Esate baterako, talde lanean aritzeko abilezia. Fernandok ere arlo honetan aholku bat eman die. “Zuen artean osakarriak izan behar zarete taldeak ondo funtzionatu dezan”Esan die gaurko gazteei, eta bereziki “ondo konpondu eta harreman ona izan”.