IkasEkiten ekimenaren azken txanpan gaude, astearte honetan Egibide-Jesús Obreroko azken taldea izan genuen gurekin Arabako Eraberrikuntza-Industrialdean. Beste ikasleak bezala goiz osoak ekintza eta jarduera ezberdinak egiten aritu ziren ekintzailetasunak dakarren gaitasunak lantzeko helbururarekin. Hauetako bat erabakiak hartzeko trebetasuna izan zen.
Joku dibertigarri baten bitartez, gazteak, erabaki bat hartzea hain erreza ez dela konturatu ziren eta hauek ekarri dezaketen arriskuetaz ikusi ere. Hau guztia adibide errealen bitartez landu zuten ikasleek.
Beste alde batetik, CEIA eraikinean kokatutako promotore bat ezagutzeko aukera ere izan zuten, Enrique Paramá, Web Marketer enpresako kidea. Honek bere esperientzia kontatzeaz gain aholku asko eman zizkien gazteei eta esaldi honekin amaitu zuen. “Animatu zaitezte aktiboak eta ekintzaileak izaten zuen bizitzako arlo guztietan!”.