Archivos Mensuales: noviembre 2012

Ingecoste enpresako kide batek formakuntza eta ezagutzaren garrantzia adierazi zuen atzoko egunean.

Atzo, urriak 7, Arabako Eraberrikuntza-Industrialdean bisita berri bat izan genuen. Oraingo honetan Calasanz Ikastetxeko gazteekin egon ginen ekintzailetasunarekin harremana duten hainbat jarduera eta joku egiten. 11ak aldera CEIAn kokatutako promotore baten bisita izan genuen: Iñaki, Ingecoste enpresako kidea.

Berak hainbat mezu eta aholku eman zizkien gazteei, enpresa bat sortu eta aurrera eramateko momentuan formakuntza eta ezagutzaren garrantzia adieraziz. “Ideiak formakuntza jarraia eta lanaren bitartez etortzen dira” aipatu zuen.

Beste alde batetik, Calasazeko ikasleek lan merkatura zuzentzeko eta ekintzailea izateko pertsona batek izan behar dituen gaitasunen inguruan mintzatu ziren.Esaterako iniziatiba izatea, pertsona aktiboa eta sormen haundikoa, erabakiak hartzeko gaitasunarekin, eta abar.

Anuncios