“Ekintzaile izateak ez du esan nahi zure berezko enpresa izatea”

Ekintzaile izateak ez du esan nahi zure berezko enpresa izatea? Lorenzo Díaz de Apodaca ekintzaileak, Airestudio empresatik, argi dauka: “ez”. Eta horrela atzo Corazonistaseko ikasleei adierazi zien ekimenaren bigarren jardunaldian.

Dinamiken eta tailerren artean CEIA atzo bisitatu zuten gazteek esperientzia denbora partekatzeko aukera eta Enpresa-zentroan kokatutako ekintzaileetako baten aholkuak izan zituzten.

Ekintsailetasunari buruz hitz eginez, Lorenzok behin eta berriro errepikatu zien “bizitzan ekitea ez dago nahitaez enpresa batekin lotuta. Ekintzailea izan zaitezke negozio bat prestatzearekin esan nahi ez duten beste alderdi batzuetan. Besteren konturako lanean has zaitez, zure lagunekin…”

“Eta jendeak zergatik hasten du?” Hitzaldian agertu zen beste galdera izan zen. Lorenzoren gogoeta uzten dizuegu. “Egiten duena gustatzen zaiolako. Funtzionarioak izatea askori gustatu arren, oraintxe bertan aukera hori gero eta txikiagoa da eta lan merkatura irteteko era bilatu behar dugu. Beti merkatuari zerbait desberdina ematen duen proiektu bat izan behar da. Ekiteko zerbait desberdina egin behar duzu.”

Eta amaitzeko ingeniari tekniko honek utzitako pare bat aholku: “erratzeko eskubidea eman ezazue zuen buruari eta ez ezazue inongo ideiarik baztertu aldez aurretik”.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s