Zein abantaila eta desabantaila ditu ekintzaile gaztea izateak?

Goizero IkasEkiten arabako DBH 4. mailako ikasleak CEIAn dauden sustatzaileekin batzar uneak partekatzen dituzte. Atzo Ibon eta Amaia, Meteo for Energy enpresatik etorritakoak, bisitatu gintuzten ekintzaileek izan ziren eta haien esperientzia Egibide Arriagari kontatu zioten. Zergatik egin ziren ekintzaileak? Zergatik elkarrekin? Zein ekintzak garatzen dituzte? Eta ikasle eta ekintzaile artean eztabaida sortu zen galdera: Zeintzuk dira abantailak eta desabantailak?

“Abantail gehiago daude desabantailak baino, horrela ez izanez gero, ez ginen hemen egongo”. Meteo for Energyko eragileak gazteei azaldu zioten. Amaiaren iritziz “ideia bat daukazulako, zerbait motibatzen zaituztelako eta norberaren modura egin dezakezulako, hasi egiten zara. Norberako jabea izatea arriskuak ditu, baina gauza onak ere”. Horrela “norberaren menpean egotea abantail nagusiena da. Ideia bat izanez gero, errezago inplementatzen duzu hirugarren batentzat lan eginez baino. Erreakzioa azkarragoa da”.

Beste alde batetik, Ibonek gehitu zuen: “motibazio aldea garrantzitsuena da”. Nahiz eta “ez izan ordutegirik, astelehenetik igandera lan egiten dugu. Laneko eta aisialdeko orduak nahasten ditugu, gure motibazioa eta gustoko duguna egiten dugulako hain zuzen ere”.

Meteo for Energyko kideek eman ziguten azken aholkua: “erratzen ikasten da. Erabaki bat hartu eta motibazioarekin segi aurrera. Erratzen baduzu, ez da ezer ere ez gertatzen”.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s