Archivo por meses: diciembre 2013

Beste bat arte!

Gaur goizean Egibide Jesus Obrero ikasleen bisitarekin ‘IkasEkiten-ekiten ikasi’ bigarren edizioaren tailerrekin bukatu dugu. Guztira 13 arabar ikastetxe eta 800 ikasle inguru parte hartu dute irailetik Parke Teknologikoan dagoen Arabako Eraberrikuntza-Industrialdean (CEIA) eman diren 21 tailerretan.

Bigarren urte honetan, gure probintzian ikastetxe ezberdinen  DBHko 4. mailako ikasleek ‘ekiten ikasi’ dute modu dibertigarri batean, dinamika ezberdinak eta tailer tematikoak erabiltzen. Haien ekimena eta ekin egiteko beharrezkoak diren kapazitateak landu dituzte. Hau dena, inguru egoki batean egin dute, CEIA dauden ekintzaileekin biltzen, enpresen hasitegi bat nola den eta nola funtzionatzen duen ikasteko.

Ikastetxe, ikasle, irakasle, sustatzaile… ekimen berri honetan parte hartzeagatik gure esker ona.  Eskerrik asko eta beste bat arte!

Zer eduki behar dut argi ekin egiteko?

Bi aste ondoren tailerrik gabe, abenduan gaude eta Ikasekiten bigarren edizioko azkenengo momentuetan sartzen gara. Egibide Jesus Obrero bisitarekin bihar bukatzen da edizio hau eta 1.000 ikasle arabatar parte hartuko dute.

Esaten dugun moduan, programa honen amaieran, atzo Urkide ikastetxeko ikasle talde berri baten bisita CEIAn izan genuen. Iniziatiba honetan parte hartu duten beste taldeen antzera, goiz guztian zehar lan egin zuten eta iniziatiba ekintzailearen kapazitate ezberdinak ikasi zituzten, halaber ekin egiteko kontutan izan behar diren hiru gauz garrantsitzuenak:

– Zein da nire balioko proposamena?

– Zeintzuk dira nire bezeroak?

– Zertan bereizten naiz?

Gainera, goizean zehar, jardunaldi guztietan bezala CEIAn kokatutako eragile baten bisita jaso dugu. Okasio honetan, Biomimetiks gure partehartzaileekin berriro egon zen, aholkularitza biomimetikoan egiten duen lana aurkezten eta bere esperientzia ekintzailea azaldu zuen.