Bi aste ondoren tailerrik gabe, abenduan gaude eta Ikasekiten bigarren edizioko azkenengo momentuetan sartzen gara. Egibide Jesus Obrero bisitarekin bihar bukatzen da edizio hau eta 1.000 ikasle arabatar parte hartuko dute.
Esaten dugun moduan, programa honen amaieran, atzo Urkide ikastetxeko ikasle talde berri baten bisita CEIAn izan genuen. Iniziatiba honetan parte hartu duten beste taldeen antzera, goiz guztian zehar lan egin zuten eta iniziatiba ekintzailearen kapazitate ezberdinak ikasi zituzten, halaber ekin egiteko kontutan izan behar diren hiru gauz garrantsitzuenak:
– Zein da nire balioko proposamena?
– Zeintzuk dira nire bezeroak?
– Zertan bereizten naiz?
Gainera, goizean zehar, jardunaldi guztietan bezala CEIAn kokatutako eragile baten bisita jaso dugu. Okasio honetan, Biomimetiks gure partehartzaileekin berriro egon zen, aholkularitza biomimetikoan egiten duen lana aurkezten eta bere esperientzia ekintzailea azaldu zuen.