IkasEkiten bideo txapelketa

Ikasekiten ekimenak antolatzen duen bideo txapelketaren helburua bideo labur baten bitartez tailerrak Araba mailan ezagutzea da. Horretarako, IkasEkiten parte hartu duten talde bakoitzak modu berritzaile batekean deskribatu beharko du.

Bertan, lehiaketan IkasEkiten ekimeneko bigarren edizioko tailerretan egon diren 22 taldeek hartuko dute parte (Egun berean eta ikastetxe bereko taldeak)

Txapelketaren iraupena

Bideoak egiteko epea: 2013ko abenduaren 16tik 2014ko urtarrilaren 17ra

Bideoak bidaltzeko azken eguna: 2014ko urtarrilaren 17a

Txapelketaren iraupena: 2014ko urtarrilaren 20tik 31ra.

Txapelketaren prozedura

1.- Bideoa egin: Talde bakoitzak gehienez 3 minutuko bideo bat egingo du, non IkasEkiten tailerrei erreferentzia eginez modu berritzaile eta  originalean, ikasleek dituzten baliabideekin

2.- Bideoa bidali: Bideoa amaitzean maitane@ceia.es helbidera bidali beharko da2014ko urtarrilaren 17a baino lehen. (erantsi edo deskargatzeko esteka adieraziz) Bertan taldea aipatuz (Ikastetxea eta IkasEkiten tailerrean egondako data)

3.- Youtuben argitaratu: CEIAk Youtuben bideoak ezarriko ditu eta txapelketa 2014ko urtarrilaren 20 eta 31 bitartean izango da.

4.- Bideo saritua: Ebazpena 2014ko otsailaren 14an argitaratuko da

CEIAko epaimahaiak sariak erabakiko ditu originaltasunaren eta bisita kopuruaren arabera. CEIAk kategoria batean saririk gabe gelditzeko aukera gordetzen du bideoak txapelketaren balditzak betetzen ez baditu.

Sariak

Youtuben bisita gehien izan dituen bideoa: Abentura txangoa (Erabakitzeke).Gehienez 50 ikasle. Ikastetxe saridunak erabakiko du sariaren gauzatzea

 Ahalmen sortzaile gehien izan duen bideoa: 2 ipad mini. Ikastetxe saridunak erabakiko du sariaren gauzatzea

 Irabazlearen adierazpena

Irabazlearen adierazpena www.ikasekiten.com blogaren bitartez egingo da, gainera, txapelketan parte hartu duten ikastetxe guztiei ebazpena egingo zaie.

Irudi eta jabetza intelektualaren eskubideak

Partaide guztiek CEIA baimentzen dute, beste edonolako baimenik gabe bideoak eta lehiaketan erabilitako material osagarriak zabaldu, erabili edo/eta ezagutzera eman CEIAk ezartzen dituen modu eta baliabideetan.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s