Arabako 700 bat ikaslek hartuko dute parte IkasEkiten programaren laugarren edizioan

DBHko 4. mailako ikasleen artean ekimen ekintzailea sustatzea du helburu CEIAren ekimenak

20141114_091747

Urriaren 13an, asteartea, IkasEkiten programaren beste edizio bat hasiko da. CEIAk, Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak, sustatzen du aipatutako jarduera, eta DBHko 4. mailako ikasleen artean ekimen ekintzailea sustatzea du helburu.

Datozen sei astean, Arabako 12 ikastetxetatik etorriko diren 700 bat ikasle Arabako Teknologi Parkean izango dira, eta ekintzailetzarako beharrezkoak diren ondoko gaitasunekin lotutako tailer tematikoak jasoko dituzte: ekimena, sormena, berrikuntza, norbere buruarekiko konfiantza, lidergoa edo arriskuak gain hartzeko gaitasuna.

“Ekiten ikasi” premisatik abiatuta, ikasleek zenbait jarduera gauzatuko dituzte esperientzietan oinarritutako dinamiken bidez, eta CEIAren ekosistema ekintzailean murgilduko dira hantxe kokatzen diren sustatzaileen bitartez. Hortaz, zuzenean ezagutuko dituzte zenbait eremutan (bioteknologia, IKT edo robotika) egin diren hainbat garapen teknologiko berritzaile. Eskola-munduaren eta enpresa-eremuaren arteko hurbilketa da, eta ikasleak ez ezik, irakasleak ere inplikatuko dira, ekintzaileek gizartean sortzen duten gizarte- eta ekonomia-balorea gogoan izan dezaten.

IkasEkiten programaren laugarren edizioan Urkide, Virgen Niña, Hogar San Jose, Korazonistak, Los Herran, Eskolapioak, Egibide eta Marianistak ikastetxeek hartuko dute parte. Eta lehendabiziko aldiz, Gasteiztik kanpoko bi ikastetxe ere gehituko dira, zehazki, Murgiako eta Aguraingoa.

CEIAk, horrez gain, IkasEkinten programako parte-hartzaileen artean lehiaketa bat egingo du; horren arabera, izan duten esperientziari buruzko kronika idatzi beharko dute https://ikasekiten.com/ blogean. Lan onenak iPad bat jasoko du, eta gehien hedatzen den kronikak klaseko guztientzako multi-abentura txangoa lortuko du

Laugarren edizioa aintzat hartuta, programan 3.000 ikasle arabarrek hartu dute parte eta ekintzailetzaren eta berrikuntzaren mundura hurbildu dira.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s