- IkasEkiten’ proiektuak praktika ekintzaileak hurbiltzen ditu ikastetxeetara, etorkizunean prestakuntza hori euren ardatz estrategikora hurbil dezaten eta ekimen ekintzailea bultza dezaten
- Proiektu horren eskutik, eskola-umeek tailerrak egiteko aukera izango dute, ideien ekintzaileak ezagutu eta eurekin partekatu esperientziak
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriak 19.- Lurralde Historikoko hamahiru ikastetxe ari dira Vital Fundazioa eta BIC ARABA buru dituen ekimenean parte hartzen, DBH 4. mailako ikasleen artean ekimen ekintzailea sustatzeko. IkasEkiten deritzon proiektuak tailerrak egin, ideien sustatzaileak ezagutu eta eurekin esperientziak partekatzeko aukera ematen die.
IkasEkiten, ekiten ikasi, 2012an abiarazi zen, ikastetxeei esperientzia ekintzaileetara hurbiltzea errazteko bidea izan zedin, etorkizunean prestakuntza hori euren ardatz estrategikoan sar zezaten. Izan ere, ekimen ekintzailea nerabeen eta gazteen artean sustatzea, alderdi giltzarrietako bat da ezagutzaren ekonomia batean. Vital Fundazioa aurten atxiki zaio proiektu horri eta 25.000 euroko ekarpen ekonomikoa egin dio.
Hasi berri den ikasturtean, Lurralde Historikoko hamahiru ikastetxetako, hamaika Vitoria-Gasteizkoak, bat Murgiakoa eta bestea Aguraingoa, ikasleek goiz bat emango dute BIC Araban (Arabako Eraberrikuntza – Industrialdea), ekiten ikasteko. Han emango duten denboran ekintzailetza garatzeko beharrezko gaitasunekin zerikusia duten gaikako tailerrak egingo dituzte: ekimena, sormena, berrikuntza, konfiantza, gatazken ebazpena, e.a. Era berean, BIC Araban kokatuta dauden ekimen ekintzaileen sustatzaileak ezagutuko dituzte, eta esperientziak nahiz kezkak partekatuko dituzte.
Helduarorako prestakuntza
Ekitea, aukera profesionala baino gehiago da. Balio ekonomikoa eta soziala sortuko duen aukera baten bilaketarekin zerikusia duen pentsatzeko, arrazoitzeko eta jokatzeko modu bat da. Horregatik, parte hartzaileek gizartean parte hartzeko, ikasteko, pentsamendurako, lanerako eta gatazken ebazpenerako trebetasunak gara ditzatela da helburua. Lanerako adina duten gazteek euren bizitzaren kontrola har dezatela eta euren ongizatea eta euren hurbileko pertsonena lortzeko moduak euren kabuz bilatu eta aurkitzera ausartu daitezela. Heziketa ekintzailearen bitartez, helduarorako prestakuntza egokia lortzea da helburua, euren aukeretarako nahiz arduretarako. Horrela, jarrera ausartak eta irmoak sustatzen dira, bereziki, ahaleginaren kulturari dagokionez, ez itxarotea norbaitek zerbait egin dezala, baizik eta norbera bizkor ibiltzea. Hau da, aldaketa kulturala eragitea, espiritu ekintzailearen berezko ezaugarrien garapena bultzatuko duena: sortzeko gaitasuna, arriskuak hartzekoa, lidergoa hartzekoa, motibatzekoa, komunikatzekoa, negoziatzekoa, erabakiak hartzekoa, planifikatzekoa, e.a.
Gainera, eta gaztenen artean kultura ekintzailea sortzeko helburuz, sare sozialek eskura jartzen dituzten tresnak erabiltzen dira, esperientzian parte hartzen duten ikasleak eta irakasleak ez ezik euren ingurua ere uztartzeko, ekimen ekintzailearen eta bizitako esperientziaren inguruan inguruan online komunitatea sortuz. Horretarako blog bat sortu da blog www.ikasekiten.com eta profilak Twitter-en: @lkasEkiten eta Facebooken: lkasEKiten.
Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleak hautatu dira, ekimen ekintzailea gizarteko eremu guztietan oso garrantzitsutzat jotzen bada ere, bereziki esanguratsua delako gazteen artean, kolektibo horrek sormena, berrikuntza, espiritu ekintzailea eta abenturazalea baititu ezaugarri, arriskuaren aurreko gaitzespen txikiagoa eta sentiberatasun handiagoa aldaketa teknologikoen aurrean, beraz, mota horretako proiektuetan sartzeko joera handiagokoak.
Eskola eremu hori enpresa arlora hurbiltzeak, ikasleen nahiz irakasleen ekimen ekintzailetzarekiko jakin-mina eta interesa sustatzeaz gain, ekintzaileek gizarteari ekartzen dizkioten balio soziala nahiz ekonomikoa aitortzen lagunduko du.
2016ko Tailerren datak
Eguna | Ikastetxea |
Urriak 17 | Virgen Niña |
Urriak 18 | Escolapios – Calasanz |
Urriak 19 | Escolapios – Calasanz |
Urriak 20 | San Prudencio |
Urriak 21 | Nazaret |
Urriak 24 | San Prudencio |
Urriak 25 | San Prudencio |
Urriak 26 | Presentación de María |
Urriak 27 | Presentación de María |
Urriak 28 | Armentia |
Azaroak 7 | Egibide – Jesús Obrero |
Azaroak 8 | Corazonistas |
Azaroak 9 | Egibide Arriaga |
Azaroak 10 | Murgia |
Azaroak 11 | Hogar San José |
Azaroak 14 | Egibide – Nieves Cano |
Azaroak 15 | Corazonistas |
Azaroak 16 | Aniturri – Agurain |
Azaroak 17 | Murgia |
Azaroak 18 | Aniturri – Agurain
|
- Elkarrizketak eta informazio gehiago
Vital Fundazioa. Komunikazioa
945 154 174