Larunbataren zaporearekin jeikitzen gara ostiralean, berehala asteburua!!. Irrikaz egon gara lehenengo orduan klasean, Miñanoko parke teknologikora joango garela esan digutelako, PRIMERAN!! Ostirala izanda ta klaserik ez!!!
Autobusa hartu eta Miñanorako bidean abiatu gara, farreak, algarak…
Hara heldu eta berehala dinamika batzuk egiten aritu gara, gure “Ekonomia” eta “Ekintzailearen hastapen eta sorrerak” ikasgaiarekin harremanetan dauden zenbait kontzeptu eta ezaguera landu ditugu, gainera dinamika oso dibertigarriekin!!!
Autoezagutza landu dugu, oso garrantzitsua baitda norberaren izaera ezagutzea ekintzailearen ibilbidea lantzeko.
Jarraian lidergoaren eta konfiantza ikuspuntuak ikusi ditugu dinamika original batekin; hor doakizue galderatxo bat….. Zer nahiko zenuke? Lideratua izatea edo liderra izatea?…ummm pentsa ezazu…
Kalera irten eta ai ama!! Zelako hotza egiten duen Miñanoko parke teknologikoan!! Baina berehala berotuko gara hurrengo dinamikarekin. Erabakiak hartu beharko ditugu behin eta berriro, hori da bizitza!! Eta hortan datza dinamika hau.
Ez dugu denbora galdu, atsedenaldian “mannequin challenge” bat antolatu dugu zist batean!!
Maslow-ren piramidea erabiliz gure beharrak aztertu ditugu. OROIMEN BAT EZINBESTEKOAK DIREN BEHARRAK ASETU GABE DITUZTEN MUNDUKO PERTSONENTZAT!!
Bakoitzak bere rola betetzen eta lan taldea erabiliz, sekulako eraikina sortu dugu…lurrikara eta ekaitzak jasan ahalko dituzten eraikinak!!
Bukatzeko bisita interesgarria izan dugu, Luisek bere ibilbidea gurekin partekatu baitdu. A ze ekintzailea Luis!!
Hurrengo saioetan animatu zaitezte, primeran egongo zarete!!