Niño Jesus, Murgiako Institutua, Virgen Niña eta San Viator ikastetxeetako ikasleak euren zaletasunen bila aritu dira IkasEkiten-en

Astelehenean, azaroaren 4an, IkasEkiten-en bigarren edizioa antolatu genuen Niño Jesus, Murgiako Institutua, Virgen Niña eta San Viator ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasleekin.

Bisita honi esker, ikasleek aukera izan zuten ekintzailetzaren munduan murgiltzeko eta Arabako Teknologia Parkean eta BIC Araban egiten den lana lehen eskutik ezagutzeko. Ekintzailetza sustatzeaz gain, tailer horien helburu nagusia da ikasleei euren grinak ezagutzen laguntzea eta euren zaletasunak karrera profesional bihurtzen laguntzea.

Den-dena Maslow piramidearekin eta gizakiaren beharrizanen hierarkiarekin hasten da. Piramidearen maila guztiak ezagutu ondoren (beharrizan fisiologikoak, segurtasuna, afiliazioa, onarpena eta autoerrealizazioa), ikasle bakoitzak bere beharrizan garrantzitsuenak idazten eta piramidearen gainean jartzen ditu. Argazkian denetarik aurki dezakegu.

Dagoeneko badakigu zer lortu nahi dugun eta noraino heldu nahi dugun; orain, hori lortzeko modua baino ez dugu pentsatu behar. Bide asko daude, baina, ekintzailetzari esker, gaur egun inoiz baino errazagoa da gure zaletasunak lan bihurtzea.

Amaitzeko, ikasleek hainbat ekintzaileren motibazioak ezagutzeko aukera izan zuten, besteak beste: Tanausu Araña (Arangine), Jaime Delgado (Econatur Ikerketa), Guillermo Moreno (Abagune Research), Ibon Salbidegoitia (Meteo For Energy), Ortzi Acosta (Ikusgarri Films), Laura Oca eta Estíbaliz García (CIC Enegigune). 


Eskerrik asko Arabako Parke Teknologikoari, BIC Arabari eta Vital Fundazioari IkasEkiten posible egiteagatik!

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s