Egibide, Ikasbidea, Badaia Ikastola eta San Prudencio ikastetxeetako ikasleek talde-lana zein garrantzitsua den ikasi dute IkasEkiten-en

Joan den astelehenean, azaroaren 11n, IkasEkiten-en aurtengo edizioaren hirugarren saioa egin genuen Egibide, Ikasbidea, Badaia Ikastola eta San Prudencio ikastetxeetako ikasleekin.

Jardunaldi horretan, ikasleek Arabako Parke Teknologikoko eta BIC Arabako instalazioak ezagutu zituzten eta ekintzailetzaren munduan bete-betean murgildu ziren. Horrez gain, jarduera batzuei esker, talde batean dauden rolak ezagutu zituzten eta taldean lan egiteko gaitasunak hobetu zituzten.

Mireia Belmonte, Mourinho, Ágata Ruiz de la Prada, Risto Mejide, Fernando Alonso eta Ana Pastorren argazkien bidez, Belbinen profilen arabera lantalde batean egon daitezkeen rolak ezagutu zituzten:

  • Burmuina: Berritzaileak eta asmatzaileak dira eta sormen handia izan dezakete. Garapen handienak dakartzaten ideiak eta oinarriak ematen dituzte.
  • Baliabideen ikertzailea: Irekiak eta gogotsuak dira. Negoziatzaileak dira berez eta oso trebeak dira aukera berriak bilatzen eta kontaktuak egiten.
  • Bultzatzailea: Motibatuak dira, energia handia dute eta helburuak lortzeko beharra sentitzen dute.
  • Monitore ebaluatzailea: Serioak, zuhurrak eta autokontrol sendoa dutenak dira. Erabakiak astiro hartzen dituzte. Gaitasun kritiko handia dute eta trebeak dira iritzi arrazoituak ematen.
  • Koordinatzailea: Helduak dira. Beren buruan sinesten dute eta beren buruaz seguru sentitzen dira. Eskuordetzeko prest egoten dira. Helburuak argitzen dituzte eta erabakiak hartzea sustatzen dute.
  • Espezialista: Hitzekoak dira. Gaitasun eta ezagutza tekniko espezifikoak eskaintzen dituzte.
  • Amaitzailea: Hasten dituzten lan guztietan aurrera egiteko gaitasun handia dute eta xehetasunetan arreta handia jartzen dute.

Gaitasun mota guztiak identifikatu ostean, diziplina anitzeko taldeak egin zituzten, hamar minututan dorrerik altuena, iraunkorrena eta politena egiteko helburuarekin. Imajinazioak dorreek bezain altu egin zuen hegan, eta, amaieran, talde bakoitzak arrazoiak eman behar izan zituen bere proiektua onena zela defenditzeko.

Ondoren, ikasleek hainbat ekintzaileren bisita izan zuten: Ricardo Domingo (BIM Survey), Eva Larra (AJL), Gorka Lorenzo (Brave Corporation), Roberto Rabasco (Orvium), Ane Etxebarria (CIC Enegigune) eta Arkaitz Corcuera (Gobak). Euren eskarmentu ekintzailea ikasleekin partekatu zuten eta mota guztietako zalantzak erantzun zituzten.

Laburbilduz, talde-lana eta ekintzailetza protagonista nagusi izan genituen goiz hartan. 


Eskerrik asko Arabako Parke Teknologikoari, BIC Arabari eta Vital Fundazioari IkasEkiten posible egiteagatik!

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s