Corazonistas, San Viator eta San Prudencio ikastetxeetako ikasleek finantza enpresarialen inguruko oinarrizko nozioak ikasi dituzte IkasEkiten-en

Joan den astelehenean, azaroaren 25ean, IkasEkiten-en aurtengo edizioaren laugarren saioa egin genuen Corazonistas, San Viator eta San Prudencio ikastetxeetako ikasleekin.

Goiz hartan, ikasleek Arabako Parke Teknologikoa eta BIC Araba ezagutu zituzten eta ekintzailetzaren munduan bete-betean murgildu ziren. Horrez gain, hainbat jarduerari esker, sturtup-etan egunero erabiltzen diren finantza enpresarialen inguruko oinarrizko nozioak ikasteko aukera izan zuten.

Norberaren grinak deskubritzeko eta lantalde batean egon daitezkeen rolak ezagutzeko tailerrak egin ostean, enpresa batean egunero erabiltzen diren oinarrizko finantza-ariketak egin zituzten:

  • Konbertsio-tasa.
  • Atxikipen-tasa.
  • Bezero bakoitzeko eskuratze-kostua.
  • Marjina gordina.
  • Bezeroaren bizi-zikloaren balioa.
  • Errentagarritasun/kaptazio zatidura.

Matematikako ariketa erraz horiek oso baliagarriak izan daitezke enpresa bat sortu eta erabakiak hartzerako orduan.

Ondoren, ikasleek honako hauen bisita jaso zuten: José Aznar (BaiGene), Gorka Fernández (Mizar Additive), Mario Covela (Kupah), Chema Montans (Wind Recycling) Laura Oca eta Estibaliz García (CIC Energigune). Mota guztietako galderak egin zizkieten ekintzaile izatera bultzatu zituzten arrazoien eta izan duten esperientziaren ingurukoak.


Eskerrik asko Arabako Parke Teknologikoari, BIC Arabari eta Vital Fundazioari IkasEkiten posible egiteagatik!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s