17 ikastetxetako 800 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute IkasEkiten-en 8. edizioan

Ikasekiten-en 8. edizioaren azken saioa astelehenean, abenduaren 2an, egin genuen Carmelitas Sagrado Corazón, Urkide eta Marianistas ikastetxeetako ikasleekin.

Aurten ere IkasEkiten programak sustatu egin du zortzigarren edizioan parte hartu duten 17 ikastetxeetako 800 ikasleen espiritu ekintzailea. Izan ere, zerbait garbi gelditu baldin bada zera da: ekintzailetzan aritzea ez dela soilik aukera profesional bat. Pentsatzeko, arrazoitzeko eta jokatzeko modu bat da, zeinaren bidez pertsonek balio ekonomikoa eta soziala sortzeko aukerak bilatzen dituzten. 

Bost saio hauetan zehar, Mendebaldea, Amaurre, Hogar San José, San Bizente Ikastola, Nazareth, Niño Jesus, Murgia, San Viator, Virgen Niña, Egibide, Badaia Nanclares, Ikasbidea, San Prudencio, Corazonistas, Carmelitas Sagrado Corazón, Urkide eta Marianistas ikastetxeetako ikasleek BIC Arabako instalazioak eta Parke Teknologikoa ezagutzeko eta ekintzailetza-munduaren errealitatea ezagutzeko aukera izan dute.

Horrez gain, Parke Teknologikoan lan egite duten 30 pertsona ingururen esperientzia ekintzaileak ezagutu dituzte: Mario Alonso (Andromeda Moto), Beatriz Uralde (Lycolab), Eriz Zarate (Zarate Mateo Algorithmic Systems), Sergio Cadierno (I+Med), Jon Madariaga (Zuma Innovation), Diego Gutierrez (Boutefeu), Tanausu Araña (Arangine), Jaime Delgado (Econatur Ikerketa), Guillermo Moreno (Abagune Research), Ibon Salbidegoitia (Meteo For Energy), Ortzi Acosta (Ikusgarri Films), Ricardo Domingo (BIM Survey), Eva Larra (AJL), Gorka Lorenzo (Brave Corporation), Roberto Rabasco (Orvium), Arkaitz Corcuera (Gobak), José Aznar (BaiGene), Gorka Fernández (Mizar Additive), Mario Covela (Kupah), Chema Montans (Wind Recycling), Sebastian Armijo (E-process med), Eneritz Zubizarreta (Globe Testing), Lorenzo Diaz de Apodaca (Airestudio), Aitor San Sebastián (Izurun), Joseba Alustiza (Encriptia), Boja Balparda (Data Value Management), Ane Etxebarria, Laura Oca eta Estíbaliz García (CIC Enegigune).

Izan ere, IkasEkiten-en ez dira soilik BIC Arabako eta Parkeko teknikariak soilik inplikatzen, ikasleak eta irakasleak nahiz ekintzaileak eta euren enpresak ere inplikatzen dira. Hori guztia ekintzailetza irtenbide profesional gisa ezagutzera emateko asmoz eta pertsonei nahiz gizarteari ekintzailetzak egiten dien ekarpenari balioa emateko helburuarekin.


Eskerrik asko Arabako Parke Teknologikoari, BIC Arabari eta Vital Fundazioari IkasEkiten posible egiteagatik!

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s