Egibide eta Hogar San José ikastetxeetako ikasleek IkasEkiten ekimenaren 9. edizioa inauguratu dute

Joan den ostiralean, 2021eko azaroaren 5ean, abiatu zen IkasEkiten 9. edizioa, Egibide eta Hogar San José ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasleekin. Jardueraz betetako goiza izan zen Arabako Parke Teknologikoan eta BIC Araban.

Osasun-egoeraren erruz geldialdi txiki bat egin ondoren, IkasEkiten programa inoiz baino indartsuago itzuli da Arabako nerabeen artean ekintzailetza sustatzeko. Aukera paregabe honen bidez, DBHko 4. mailako ikasleek ekintzailetzaren mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, ekintzaileekin tailerrak eta solasaldiak eginez.

Aurtengo fokuetako bat Parkean eta BIC Araban egoitza duten startup eta enpresen lana ezagutaraztea da. Horretarako, tailerrak egin ziren, non ikasleek enpresen logotipoak batu behar zituzten enpresen jarduera azaltzen duten testuekin, baita Miñaon zergatik kokatuta dauden azaldu ere.

Egunaren punturik gorena eguerdi partean iritsi zen, CIC Energiguneko Jon Ajuria ikertzaile elkartuaren hitzaldiarekin, zeinak ikasleekin hitz egin zuen, besteak beste, ikerketaren eta zientziaren munduko ekintzailetzari buruz. Zuma Mechatronic Solutions enpresako Jon Madariagak bere ekintzailetza-esperientzia partekatu zuen: “Duela bost urte, bizikletaz zoazenean kirol-errendimendua hobetzeko tramankuluak garatzeari ekin genion”. Era berean, Device Sistemas enpresako Eider Forteak CE markek produktu eta zerbitzu mota guztietan duten garrantzia azaldu zuen.

Laburbilduz, ikasleek lehen eskutik ikusi ahal izan zuten ekintzailetza oso kontuan hartu beharreko lan-irteera dela.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s