Mercedarias, Badaia Ikastola eta Murgia Institutuko ikasleek ekitera bultzatzen zaituzten motibazioak ezagutu dituzte

Maslow piramidean eta ekintzaileen profiletan oinarritutako zenbait ariketen bidez, Mercedarias,  Badaia Ikastola eta Murgia Institutuko ikasleek pertsona bat ekitera zerk bultzatzen duen ikasi zuten.

Joan den ostiralean, azaroaren 12an, Mercedarias, Badaia Ikastola eta Murgia Institutuko ikasleen bisita izan genuen Arabako Parke Teknologikoan eta BIC Araban. Goiz zirraragarria izan zen, instalazioak ezagutzeaz gain, ekintzailetzaren munduan bete-betean murgiltzeko aukera izan baitzuten.

Hainbat talde dinamikaren bidez, ikasleek Maslow piramidea eta giza beharren hierarkia ezagutu ahal izan zituzten. Pertsona bakoitzak norberaren hiru premia garrantzitsuenak idatzi zituen eta piramidearen zein mailatan kokatzen diren ikasi zuen: beharrizan fisiologikoak, segurtasun beharrizanak, atxikimendua, estimua eta autoestimua, eta autoerrealizazioa. Hortik aurrera, ekintzaileen profil desberdinak ezagutu zituzten, pertsona bat ekitera zerk bultzatzen duen ezagutu eta ulertu arte.

Goizeko unerik interesgarriena ekintzaileen hitzaldiak izan ziren. Oraingoan, Lorenzo Diaz de Apodacak ikasleei azaldu zien zergatik hasi zen ekiten eta zer ikasi duen Airestudio eta Osane Consulting garatuz. Ducreamseko Asier Duarte ere bertan izan zen, eta azaldu zuen nola bihurtu zen “orkestra gizona” eta egiten duzunarekiko grina sentitzea zein garrantzitsua den. Azkenik, Inaliako Jaime Fernandezek bere esperientziari buruz aritu zen, 4.0 industrian berrikuntzak egiteari dagokionez.

Askotariko esperientziak izan ziren, eta horien bidez Mercedarias, Badaia Ikastola eta Murgia Institutuko ikasleak konturatu ziren zein garrantzitsua den egiten duzunarekiko grina sentitzea.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s