DBHko 4. mailako 350 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute IkasEkiten 9. edizioan

San Viator, CEU Virgen Niña eta IPI Sansomendiko ikasleek amaiera eman zioten joan den ostiralean, 2021eko abenduaren 17an, IkasEkiten 9. edizioari.

Vital Fundazioaren laguntzari eta Arabako Parke Teknologikoaren eta BIC Arabaren lankidetzari esker, aurten ere (eta dagoeneko 9 dira) Arabako DBHko 4. mailako ikasleak ekintzailetzaren munduan murgildu ahal izan dira IkasEkiteni esker.

Jardunaldi horretan, Miñaon jaio eta hazi diren enpresa batzuk ezagutzeaz gain, proiektu ekintzaile bat sortzera daramaten arrazoiak, talde-lanaren rolak eta garrantzia, edo proiektua aurrera ateratzeko egin beharreko zenbait kontu eta zenbaki ezagutu ahal izan dituzte. Bost tailer eta ekintzaileen bisita bati esker.

Azken saio honetan, San Viatorreko ikasleek I+MEDeko Sergio bisitatu dute, eta startup kooperatiboa sortzearen abantailak eta sortzen duen balioa azaldu dizkie. BIM Surveyko Ricardo, berriz, CEU Virgen Niñako ikasleekin izan da eta azken urteetan ingeniaritza zibilean eta arkitekturan garatu dituzten proiektuak azaldu dizkie. Azkenik, IPI Sansomendiko ikasleak Mario de Andromeda Motorekin izan dira, eta azaldu die zergatik erabaki zuen larru sintetikoko motorrerako arropa sortzea.

San Viator, CEU Virgen Niña eta IPI Sansomendiko ikasleei erakutsi zieten ekintzailetza etorkizuneko aukera handia dela.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s