Archivo de la etiqueta: Aprender a emprender

“No sé lo que me pides pero para mañana lo tienes”

Ayer, jueves 15 de noviembre, el Centro de Empresas e Innovación de Álava recibió la visita del segundo grupo de Egibide-Arriaga. Así, 33 alumnos de 4º de E.S.O. de este centro pasaron la mañana trabajando diferentes capacidades y valores del emprendizaje a través de dinámicas y que se complementaron con la visita de un promotor ubicado en CEIA. Mikel y Jon, de Bualá.net, repitieron experiencia y explicaron a los jóvenes su filosofía: “no sé lo que me pides pero para mañana lo tienes”.

Mikel y Jon trasladaron la pasión por su trabajo. “Nos gusta y se nota”, dijeron. “Con ganas se puede todo”. Y es que, a pesar de los obstáculos, dificultades o desventajas que puede conllevar el crear tu propia empresa, estos emprendedores insistieron en que se quedan con la “felicidad” que les aporta.

Nola sortzen dira ideiak?

Atzo, azaroak 13, bi bisita izan genituen IkasEkiten tailerrean. Alde batetik, Egibide-Arriagako ikasleak izan genituen gurekin ekiten ikasteko xedearekin. Eta bestetik, Arabako Eraberrikuntza-Industrialdeko promotore bat etorri zen, Lorenzo Díaz de Apodaca, Digital Ingeniería y Gestión enpresako kidea.  Bera bigarren aldiz parte hartu zuen ekimen honetan entzuleei bere esperientzia azalduz, aholkuak emanez eta enpresa bat aurrera eramateko ideiak nola sortu daitezkeen adieraziz.

Honekin lotuta, inspirazioa lortzeko bost modu ezberdin daudela esan zuen:

  • Zeozer sortu, berrikuntza bat izan eta sozialki garatzea nahi.
  • Hobby edo zaletasun bat lan bilakatu.
  • Formakuntza edota hezkunza prozesu baten bidez.
  • Giza faktoreak edo eragile sozialak garatu.
  • Abian dauden negozioak hobetu.

Zaletasunak lan bilakatu

“Gustoko duzuena egin”. Hau a Fernando Alavak, PixyBit enpresako fundatzaileak, gaur Mendebaldea Ikastetxeko ikasleei eman dien aholkuetako bat Arabako Eraberrikuntza-Industrialdean. Ekintzaile honentzako hau da mundu enpresarialera sartzeko oinarrizko baldintza “gustoko duzuena egiten baduzue oztoko eta arazoei aurre egiteko gogo gehiago izango dituzue”.

Mendebaldeako ikasleak goiza beraien hobby eta zaletasunei buruz mintzatzen hasi dira. Ostean, ikasleek ekintzailetasunarekin harremana duten gaitasun eta trebetasun ezberdinak lantzen aritu dira ekintza eta joku ezberdinak eginez. Esate baterako, talde lanean aritzeko abilezia.  Fernandok ere arlo honetan aholku bat eman die. “Zuen artean osakarriak izan behar zarete taldeak ondo funtzionatu dezan”Esan die gaurko gazteei, eta bereziki “ondo konpondu eta harreman ona izan”.

“Fracasar es no haberlo intentado”

Alumnos de 4º de E.S.O. de Álava siguen ‘aprendiendo a emprender’ con su visita al Centro de Empresas e Innovación de Álava, en donde, además de trabajar mediante dinámicas diferentes capacidades del emprendimiento, reciben consejos de emprendedores. “Fracasar es no haberlo intentado” es el que les dio ayer Óscar, desarrollador de aplicaciones web y participante en el programa Yuzz Álava, a los alumnos del colegio San Prudencio.

Según Óscar, para emprender tiene que darse una sucesión de pasos. En primer lugar, hay que tener una “base de formación”. Tras esto, tiene que “llegar un momento en el que hay que ser valiente” y es entonces cuando tienes que “intentarlo”.

Ingecoste enpresako kide batek formakuntza eta ezagutzaren garrantzia adierazi zuen atzoko egunean.

Atzo, urriak 7, Arabako Eraberrikuntza-Industrialdean bisita berri bat izan genuen. Oraingo honetan Calasanz Ikastetxeko gazteekin egon ginen ekintzailetasunarekin harremana duten hainbat jarduera eta joku egiten. 11ak aldera CEIAn kokatutako promotore baten bisita izan genuen: Iñaki, Ingecoste enpresako kidea.

Berak hainbat mezu eta aholku eman zizkien gazteei, enpresa bat sortu eta aurrera eramateko momentuan formakuntza eta ezagutzaren garrantzia adieraziz. “Ideiak formakuntza jarraia eta lanaren bitartez etortzen dira” aipatu zuen.

Beste alde batetik, Calasazeko ikasleek lan merkatura zuzentzeko eta ekintzailea izateko pertsona batek izan behar dituen gaitasunen inguruan mintzatu ziren.Esaterako iniziatiba izatea, pertsona aktiboa eta sormen haundikoa, erabakiak hartzeko gaitasunarekin, eta abar.

“Empresek duten baliabiderik garrantzitsuena bertako pertsonak dira”

“Talde lana enpresa edo erakunde bateko baliorik garrantzitsuena da”. Honela transmititu zuen Angel Villak, On4U Global Services enpresako Co-Founderrak, Corazonistas ikastetxeko gazteei atzoko IkasEkiten tailerreko saioan. Bere ustez, «enpresek duten baliabiderik garrantzitsuena bertako pertsonak dira», ez dirua, ez ideiak. Horregatik enpresa bat sortzeko momentuan bat egiten duten «pertsonen taldea sortu behar da, gaitasun ezberdin eta osagarriekin».

Bestalde, hitzaldi honen aurretik Ikasleek gaitasun hau lantzeko astia ere izan zuten, taldeka paperezko dorre bat egiten aritu baiziren. Hauen emaitza eta agertutako zailtasunak denetarikoak izan zirelarik.

Amaitzeko, Angelek aholku bat eman zien ikasleei: “ Ezinbestekoa da zuei gustatzen zaizuena ikasi eta egitea”.

«Noizbaiten inurriak beraien artean trabatzen ikusi dituzue?»

Ekintzailetasuna lantzeko helburuarekin berriro izan ditugu Arabako Eraberrikuntza-Industrialdean DBH4ko ikasle arabatarrak. Atzo Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleak etorri ziren ekintza eta joku ezberdinen bitartez ekiten ikasteko.

Goiz osoan zehar, ikasleak ekintzaileak izateko beharrezkoak diren gaitasun ezberdinak lantzen aritu ziren; esaterako erabakiak hartzen aritu, sormena landu, negozio ideak nola aztertzen ikasi…

Gainera, Sergio eta Imanolen bisita izan genuen, Biomimetiks enpresakoak, eta beraien esperientzia kontatzeaz gain biomimetikaren inguruan hiru galdera utzi zituzten: «Zergatik okilek ez dute buruko minik? Noizbaiten inurriak beraien artean trabatzen ikusi dituzue? Eta zergatik eltxoen ziztadek ez dute momentuan minik egiten?»

“Blog bat sortu eta aktiboak izan behar gara bai gure aisialdian bai Interneten”

“Gustoko duzuen zeozerri buruz blog bat egin eta aktiboak izan behar zarete bai zuen aisialdian bai Interneten”. Hau da San Viator ikastetxeko ikasleek gaur goizean Arabako Eraberrikuntza-Industrialdean jaso duten aholkuetako bat. Hitz hauen jabea Enrique Paramá da, Web Marketer enpresako gerentea. Bere ustetan, merkatu enpresarialean edota lan postu bategatik lehiatzeko orduan bakoitzaren iniziatibak aurkeztea ezinbestekoa da.

Web Marketer enpresak on-line merkataritza egiteko plataformak sortzen ditu. “Bazkide batzuk elkartu ginen, merkatu nitxo bat aurkitu genuen eta merkatu aukera hori aprobetzatuz enpresa bat sortu” azaldu du Enriquek.

Marketing-aren esanahia eta xedearekin jarraitu du, “bezeroak nortzuk diren eta beraiei nola zuzendu behar zareten jakitea ezinbestekoa da” dio. Gainera, beste gako bat ere azaldu du “lehiakideak ezagutu eta beraiengandik nola desberdindu behar zareten hausnartu behar duzue”

Hauek dira gaurko hizlariak San Viatorreko ikasleei eman dizkien irizpide batzuk, beraien bizitzetan ekintzailea izateak dakarren gaitasun eta baloreak landu nahi badituzte.

Ekintzailea izan norberaren errealizazioa lortzeko edo lan egiteko beharra dagoelako?

Urkideko hirugarren taldea etorri zen atzo, urriak 22, Arabako Eraberrikuntza-Industrialdera. Aurreko egunetan bezala ,ekintza eta joku ezberdinak egin zituzten ikasleek goiz osoan zehar, eta atsedenaren ostean CEIA eraikinean kokatuta dagoen enpresa bateko kideak etorri ziren beraien esperientzia kontatzeko asmoz. Hau Biomimetiks zen, biomimetikan espezializatutako aholkularitza enpresa bat.

Sergio eta Imanolek bertan egiten dutenari buruz hitz egiteaz aparte ekintzailatasunari buruz ere mintzatu ziren. Eta modu honetan eztabaidarako galdera bat egin zen: Ekintzailea izan norberaren errealizazioa lortzeko edo lan egiteko beharra dagoelako?

Argudio eta iritzi ezberdinak atera  ziren baina Biomimetikseko kideek argi zuten erantzuna: “norberaren erralizazioa lortzeko”Beraien ustez oso ziur egin behar zara eta asko gustatu behar zaizu egiten duzuna bidean agertzen diren oztopo guztiak gainditu nahi badituzu.

«Hasieran negozio bat haur baten modukoa da»

“Hasieran negozio bat haur baten modukoa da, ardura asko behar ditu”. Azalpen honekin hasi ziren Paco eta Rob, Zapa Ibooks enpresako sustatzaileak, ekintzailetasunari buruzko hitzaldia. Bertan, ingeleseko ikasketetara zuzendutako liburu elektronikoen sortazaile hauek, beraien hasierak, oztopoak, arrakastak, eta abarren inguruan hitz egin zuten. Entzuleak Mendebaldea ikastetxeko bi gela ziren eta hoiekin igaro genuen goiza Arabako Eraberrikunza-industrialdean.

Paco eta Rob ingurua zaintzearen garrantzia azpimarratu zuten, proiektu enpresarialak sortzea «ardura asko» behar baititu. Eta beraiek esan zuten moduan “familia eta lagunentzat denborarik ez izatekotan familia eta lagun gabe gelditzeko arriskua izango duzu”. Gainera hauek izango dira bakoitzaren bidearen oinarria. “Proiektu batek porrot egin dezake edozein momentutan laguntza eta babesik ez izatekotan, baina zure inguruak laguntzen bazaitu asko izango duzu zure alde”, esan zuten.

Bestalde, ekintzailea izateko hiru ardats nagusi aipatu zituzten. Sostenguak, ideia eta dirua. Eta «enpresa bat sortzeko lehen urratsa zein den azaldu zuten: ausarta izan. Akatsak egingo dituzula onartu eta aurrera jarraitzeko gaitasuna izan, oztopoak gaindituko ditudala pentsatu, beste hitz batzuetan esanda, burugogorra izan eta zugan konfidatu».

Hauek izan ziren Zapa Ibookeko kideek Mendebaldeako ikasleei eman zizkieten aholku batzuk, hitzaldiaren ondoren beste joku eta ekintza batzuekin aritu ziren.