Archivo de la etiqueta: Euskera

Amaurre, San José, Mendebaldea, Nazareth eta San Bizenteko ikasleek eman diote hasiera IkasEkiten-en 8. edizioari

Amaurre, Hogar San José, Mendebaldea, Nazareth eta San Bizente ikastetxeetako ikasleek eman diote hasiera IkasEkitenen zortzigarren edizioari, Arabako Parke Teknologikoan jardueraz beteriko goiz batean.

Zortzigarren urtez jarraian egiten den IkasEkiten Programak Arabako nerabeen artean ekintzailetza sustatzea du helburu. DBHko laugarren mailako ikasleek ekintzailetzaren munduan murgiltzeko aukera dute, tailerren bidez eta ekintzaileekin elkarrizketak eginez.

Goizean zehar, Amaurre, Mendebaldea, San José, San Bizente eta Nazareth ikastetxeetako ikasleek tailerretan parte hartu dute. Tailer horietan euren grinak eta motibazioak ezagutu, talde-lan batean bete daitezkeen rolak ezagutu eta startup baten finantzen munduan lehen urratsak eman ahal izan dituzte.

Gainera, bertan egon dira Mario Alonso (Andromeda Moto), Beatriz Uralde (Lycolab), Eriz Zarate (Zarate Mateo Algorithmic Systems), Sergio Cadierno (I+Med), Jon Madariaga (Zuma Innovation) eta Diego Gutierrez (Boutefeu) bezalako ekintzaileak ikasleekin euren esperientziak konpartitzeko eta horiei aholkuak emateko.

Azken finean goiz batean ikasleek lehen eskutik ikusi ahal izan dute oso kontuan hartu beharreko lan-irteera dela ekintzailea izatea.

Eskerrik asko Arabako Parke Teknologikoari, BIC Arabari eta Vital Fundazioari IkasEkiten posible egiteagatik!