Archivo de la etiqueta: Koldo Mitxelena

Horrela da IkasEkiten!

Gaur goizean, arabar ikasle talde berri batekin bigarren edizio honen tailerrei ekin diegu. Urkideko azkenengo visitaren ondoren, Koldo Mitxelenako ikasleak CEIArarte etorri dira ‘ekiten ikasteko’.

Hemen argitaratzen dugun bezala, pasioa ideiak lorpenak bihurtzen dituen “saltsa ezkutua” da. Baina, askotan, ideiak ideietan bakarrik geratzen dira. Pauso hori ematea falta da, aukera hori hartzea. Iniziatiba ekintzaileren gaitasun beharrezkoenetako bat erabakiak hartzea da.

Baliteke erabaki hori hartzeko premia oraindik ez sentitzea, edo bildurra izatea, arriskatzeko beldurra. Hori dela eta, hemen kontatzen dizuegun moduan, gidatuko gaituzten pertsonen beharra daukagu.

Ideiak lorpenetan bihurtzeko egiten dugun bidean ez gara bakarrik egon behar. Gure ondoan elkarlanean aritzeko eta bat gehi bat, bi baino askoz ere gehiago izatea lortzeko lagunak ditugu. Ziur horrela, ideiak, hasiera baten zentzugabekoak iruditu arren, benetako negozioten bihurtu ditzakegula, benetako bezeroekin soluzio berritzaileak eskaintzeko.

Horrela da IkasEkiten!

Eta zuri, zer da grinatzen zaituena?

Zer da grinatzen nauena? Ez dakit galdera hau zeure buruari inoiz egin diozun. Segur aski baietz. Orduan jakingo duzu pasioa ideiak lorpenak bihurtzen dituen “saltsa ezkutua” hori dela. Ekintzailetasunaren lasterketan lehenengo pauso eta nagusiena dela.

Zure gustuak eta pasioak ezagutzea beharrezkoa da ekimen ekintzailea garatzeko eta Koldo Mitxelenako ikasleek astelehen honetan lan egin zuten lehenengoan.

“Gustoko lan bat aurkitzen baduzu ez duzu lan egin behar zure bizitza guztian”. Animaliak gustatzen ez bazaizkizu, ez duzu albaitarien klinika bat abiaraziko. Aitzitik, grinatzen bazaitu, hasi eta ikasiko duzu egunero ilusioarekin, bidean jartzen dizkizuten oztopo guztiak gaindituz. Zure pasioa zure lana bihurtzea helburua da. Horrela egin zuen Josep Guardiolak:

«Zer nahiago duzu, gidatu edo gidatua izan?»

Azaroa ongi amaitzeko, pasaden ostiralean Koldo Mitxelenako hirugarren taldea izan genuen Arabako Eraberrikuntza-Industrialdean ikasten ikasteko xedeak ekarrita.

«Pertsona ekintzaileak norbaitengandik gidatuak daude edo beraiek dira gidatzaileak?» Hau da gazteak  goizean zehar erantzun behar izan zuten galderetariko bat. Hausnarketa hau joku baten bidez egin zuten eta bertan konturatu ziren bai enpresa bat sortzeko garaian bai bizitza osoan zehar momenturo erabakiak hartzen gaudela, egoera batzuetan guk gara gidatzaileak eta beste batzuetan norbaitek edo zerbaitek gidatzen gaitu.

Beste alde batetik, ikasleek informatika arloan sakontzeko ere astia izan zuten, baita komunikazioan eta teknologian ere. Guzti hau Fernando Alavaren eskutik etorri zen, PixyBit enpresako promotorea. Berak bere ekintzailetasun proiektuari buruzko esperientzia kontatzeaz gain aholku dezente eman zizkien gazteei.

«Noizbaiten inurriak beraien artean trabatzen ikusi dituzue?»

Ekintzailetasuna lantzeko helburuarekin berriro izan ditugu Arabako Eraberrikuntza-Industrialdean DBH4ko ikasle arabatarrak. Atzo Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleak etorri ziren ekintza eta joku ezberdinen bitartez ekiten ikasteko.

Goiz osoan zehar, ikasleak ekintzaileak izateko beharrezkoak diren gaitasun ezberdinak lantzen aritu ziren; esaterako erabakiak hartzen aritu, sormena landu, negozio ideak nola aztertzen ikasi…

Gainera, Sergio eta Imanolen bisita izan genuen, Biomimetiks enpresakoak, eta beraien esperientzia kontatzeaz gain biomimetikaren inguruan hiru galdera utzi zituzten: «Zergatik okilek ez dute buruko minik? Noizbaiten inurriak beraien artean trabatzen ikusi dituzue? Eta zergatik eltxoen ziztadek ez dute momentuan minik egiten?»

‘IkasEkiten-Aprender a emprender’ bigarren eguna

Koldo Mitxelenako DBH4ko bi gela etorri dira gaur goizean ‘IkasEkiten-Aprender a emprender’ tailerreko bigarren jaurdunaldira.

Heldu bezain laster CEIA zer den eta bere helburuak zeintzuk diren azalpen txiki bat eman da. Ostean, dinamika ezberdinak egin dituzte ikasleek, lotsa gutxinaka galduz eta ekintzailetasunak dakarren gaitasunak landuz.

Gainera, atsedentxoaren ostean Mikel eta Jonen bisita izan dugu, Bualá enpresako bi promotoreak. Beraien lana zertan datzan azaldu digute eta 45 minutu gutxi gorabehera iraun duen hitzaldian ikasleen galderak erantzun eta beraien enpresa sorzteko argudioak eman dituzte. Batek daki urte batzuk barru ‘IkasEkiten’ ekimenean parte duen ikasle baten arrakasta egunkarietan irakurtzen dugun! Agur esan aurretik, ikasleek Canvas ereduan lan egin dute modu oso dibertigarri batean.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Koldo Mitxelenako ikasleei hain jatorrak izateagatik eta hurren arte!