Archivo de la etiqueta: Mercedarias

“Bere ideia kontatzera ausartzen ez dena inoiz burutuko ez duelako da”

“Bere ideia kontatzera ausartzen ez dena inoiz burutuko ez duelako da”. Ibón, Meteo for Energy-koa, ideia hori behin liburu batean irakurri zuen eta atzo ez zuen zalantzarik izan Nuestra Señora de las Mercedes ikastetxearen ikasleei transmititzeko. Eta esan zuen moduan, hau izan zen bere ibilbide ekintzailea markatu zuen esaldia.

Sustatzaile hau besteren kontura lan egiten hasi zen bere ikasketak amaitzerakoan. “Meteo for Energy ideia burutzea saiatu izan banintz unibertsitatetik irten bezain laster, ez diot porrot egingo nuenik, baina askoz gehiago kostatuko litzaidake seguru” gazteei azaldu zien. “Hasi baino lehen beste batzuetarako lan egitea garrantzitsua dela usted dut, enpresa bat nola funtzionatzen duen ezagutzea” gehitu zuen. Hala ere, “hasteko jakin-min hori” beti izan du. “16 urterekin proiektu bat egin nuen: bizikleta denda bat Antso Jakituna kalean antolatzea. Nire idea prestatu nuen, nire filma. Gero, beranduago, unibertsitatera sartzeko ateetan egonda Fisika ikastea erabaki nuen”.

Ibonek bere bazkide Amaiarekin lan egiten du. Hastea bakarrik edo bazkideekin ekin? “Bazkideak, bai, baina beti jakin behar duzu nola egiten duten lan, ea haiengan fidatu zaitezkeen eta zuk dituzun gabeziak estal ditzazketen ezagutu. Taldean ondo lan egiten denean diru gehiago irabazten da. Hori bai, zaila da taldean ondo lan egitea eta dena koordinatzea dakien jendea aurkitzea”.

Eta, amaitzeko, gazte honen aholku batekin geratzen gara: “Beti motibazioarekin hastea. Lan egiten gozatzen ez duena bere bizitzaren hirugarren zatia galtzen duenak du”.

Anuncios

“Ekintzailea zarenean bizitza modu ezberdinean ikusten duzu”

“Ekintzailea zarenean bizitza modu ezberdinean ikusten duzu”. Hori esan zuen behintzat azken tailerrean izan genuen ikasle batek.

Pasaden ostiralean IkasEkiten ekimenaren beste jardunaldi bat izan genuen. Oraingo honetan Egibide-Nieves Cano eta Mercedariasko 44 ikasle izan genituen CEIAn. Goiz osoa jokuak eta ekintza ezberdinak egin zituzten, eta nola ez CEIA eraikinean kokaturiko ekintzaile baten bisita izan zuten. Socialitas enpresako Mikel, negozioaren xedea kontatzeaz gain (Community managerreko zerbitzuak eskaintzen dituzte) bere lan esperientzia kontatu zigun.

Hitzaldi honetan, gazteek, enpresa bat sortzeak dakartzaten abantailak eta desabantailak zeintzuk izan daitezkeen hausnartzeko astia izan zuten, eta beraien enpresa ideiak ere azaldu zituzten; ingenieritza zerbitzuak, zuzenbide arlokoak, etab.

Eskerrak eman nahi dizkiegun Egibide eta Mercedariaseko ikasle zein irakasleei eta Mikeli IkasEkiten ekimenean parte hartu izanagatik!!