Archivo de la etiqueta: Socialitas

“Ekintzailea zarenean bizitza modu ezberdinean ikusten duzu”

“Ekintzailea zarenean bizitza modu ezberdinean ikusten duzu”. Hori esan zuen behintzat azken tailerrean izan genuen ikasle batek.

Pasaden ostiralean IkasEkiten ekimenaren beste jardunaldi bat izan genuen. Oraingo honetan Egibide-Nieves Cano eta Mercedariasko 44 ikasle izan genituen CEIAn. Goiz osoa jokuak eta ekintza ezberdinak egin zituzten, eta nola ez CEIA eraikinean kokaturiko ekintzaile baten bisita izan zuten. Socialitas enpresako Mikel, negozioaren xedea kontatzeaz gain (Community managerreko zerbitzuak eskaintzen dituzte) bere lan esperientzia kontatu zigun.

Hitzaldi honetan, gazteek, enpresa bat sortzeak dakartzaten abantailak eta desabantailak zeintzuk izan daitezkeen hausnartzeko astia izan zuten, eta beraien enpresa ideiak ere azaldu zituzten; ingenieritza zerbitzuak, zuzenbide arlokoak, etab.

Eskerrak eman nahi dizkiegun Egibide eta Mercedariaseko ikasle zein irakasleei eta Mikeli IkasEkiten ekimenean parte hartu izanagatik!!