Archivo de la etiqueta: Zapa eBooks

“Jarraitu zure ametsa eta ez egin uko inoiz”

Ekintzailetasunezko aste berria CEIAn Arabako 4. D.B.H-ko ikasleekin. Atzo eta gaur “hasten ekiten ikasten” ari gara San Viatorreko ikasleekin. Lehenengo taldeak lagunengan konfiantza frogatuz hasi ziren. Konfiantza, beharrezko ahalmenen bat da ekitearen orduan. Konfiantza geurengan, gugan taldean, proiektu batean… Atzo begiak estaliz eta bere lagunengan fidatuz antzeztu zuten.

Gainera, Zapa eBooks-eko sustatzailearen bisita izan genuen berriro. “Ekiten baduzue gogotsu egin. Gogorra baina egokia izango da”, Pacok gazteei eman zien aholkua, etorkizunarekin datozen gazteak. Atzo, goiza bukatu zenean, partekatu zituzten bi gogoeta uzten dizkizuegu: “Bizitzan momentu gogorrak egongo dira, baina ahaleginarekin eta ilusioarekin gure helburu guztiak lortu ditzazkegu” eta “Jarraitu zure ametsa eta ez egin uko inoiz”. Sorgintzen gaituzte!

Ideia edo dirua?

Ekintzailetasunaren goiz berria, dinamikak eta topaketak CEIAen. CEIAn atzo Calasanz ikastetxeko lehenengo taldea eta Paco Simó ekintzaileak bisita egin ziguten, Zapa eBooks-ekoa, gazteekin bere  liburu elektroniko elkarreragileen proiektua partekatu zuen eta hasteko ideia izatearen garrantziaz hitz egin zien.

“Zer da garrantzitsuena ideia edo dirua zure berezko negozioa hasi nahi duzunean?” Hitzaldian sustatzaile honekin hau izan zen agertu zen galderetako bat. Simoren ustez “ideia da nagusia. Ideia erosten baduzu enpresarioa bihurtzen zara, ez ekintzailea. Ideia sortzen duzun eta pixkanaka eraikitzen ari den zerbait da. Horrela, enpresa sortzen dutenen isla bihurtzen da”.

“Dena ideia batengatik abiatu behar da, onarpena duen zerbaitengatik”. Honela aholkatu zien gazteei “Lehenengo pausorako zer egin nahi duzun argi izan behar duzu eta, batez ere, gustatzen zaizun zerbait izatea, grinatzen zaituena eta gutxi gorabehera ondo ematen zaizuna”.