IkasEkiten ekimenaren 11. edizioaren bigarren jardunaldia indartsu hasi da, Corazonistas Vitoria eta Laudio Ikastolako parte hartzearekin.

IkasEkiten 11. edizioa erabakitasunez abiatu da, eta Arabako DBHko 4. mailako ikasleentzako hezkuntza ekintzailearen erreferente bihurtu da. BIC Araba, Euskadiko Parke Teknologikoa eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, programa honek espiritu ekintzailea sustatu eta enpresa-trebetasunak landu nahi ditu gure probintziako gazteen artean.

Abiapuntua

Lehen jardunaldia joan den ostiralean egin zen, urriaren 27an. Eta oraingoan, azaroak 10 ean, Corazonistas-eko eta Laudio Ikastolako ikasleek parte hartu zuten eta programaren bigarren saioko une zirraragarriak partekatu nahi ditugu. Gainera saio honetan, Ibon Salbidegoitia, Meteo for Energy eta Bigda Solutions-en sortzailea gurekin egon zen bere istorio inspiratzailea kontatzen. 

Jardunaldi horretan, ikasleek aukera izan zuten tailerretan murgiltzeko, ekintzailetza-mundurako funtsezko trebetasunak indartzen; adibidez, Maslowren Piramidearen bidez, giza premiei buruz ikasteko.

Ekimena, sormena, berrikuntza, norberarenganako konfiantza, lidergoa… ez da teoria bakarrik, esperientzia praktiko bat da, ekintzailetzaren benetako mundurako prestatzen dituena!

Aldaketaren bultzatzaileak ezagutuz

IkasEkiten-eko abantail bat ekimen ekintzaileen sustatzaileekin egiten den topaketa da. Esperientziak eta kezkak partekatzeko momentua da, eta ekintzailetza-mundura jauzi egitea erabaki dutenengandik ikasteko garaia. Aukera paregabea da ikasleentzat ekintzailetzaren errealitateaz blaitzeko.

Deja un comentario