Oztopoak nola gainditzen jakitean datza arrakasta

Gaur, urriak 17, Mendebaldea ikastetxeko lehen taldea izan dugu Arabako Eraberrikuntza-Industrialdean. Goiza, gorputza berotzen hasteko, korrika ariketa batzuekin hasi da, eta hainbat ekintza eta jokuen ostean Aitzol Fernandez izan dugu.

Evolo Evolving Movility enpresako kideak, bere negozioa zertan datzan kontatzeaz gain, bere lehen urratsak zeintzuk izan ziren azaldu digu eta hainbat aholku eman dizkie ikasleei, berak esan duen moduan “Bizitzaren herena lanean igarotzen dugunez asko gustatzen zaigun zeozertan egin behar dugu lan, bertan pasioa eta gogoa jarriz” Ikasketen inguruan ere oso argia izan da Aitzol, bere ustez ikasketak oso garrantzitsuak dira oinarri gisa ekintzailea izateko baina  egunero birziklatzea ezinbestekoa da.

Laburbilduz, goiz polita igaro dugu Mendebaldeko lehen taldeko ikasleekin eta ostiralean bigarren taldearen zain gelditzen gara.

Deja un comentario