Archivo de la etiqueta: Mendebaldea

Zergatik hasten du ekintzaile batek?

Zergatik hasten du ekintzaile batek? Segurtasunagatik? Onarpenagatik? Ze beharrak bilatzen ditu asetzeko? Hauek izan ziren Mendebaldeako ikasle talde berri batek atzo CEIA-an Maslow-en beharretako piramidearen dinamikan eztabaidatu zituzten galdera batzuk.

Teoria honen arabera, gure bizitzan zehar gure behar oinarrizkoenak asetzen ditugunean, fisiologikoak, bilatu eta garatzen ditugu beste goi behar sail desberdinak. Horrela, behar fisiologikoak, segurtasunezkoak eta afiliaziokoak beteak ditugunean, haiek ahazten ditugu eta etengabeko onarpen eta errealizaketako bilaketan sartzen gara.

Dinamika honen bidez, gazteek bere beharretan lan egin dute, ekintzaile baten beharren gainean hausnartu eta ze mailan aurkitzen den.

“Ideiak ez dira gauzarik garrantzitsuena»

Atzo Mendebaldeako ikasleekin hasi ginen astea baita Javier Perea ekintzailearen bisitarekin ere, Wirelawekoa,  ekintzaileei bere ideia garatzeko eta laguntzeko errazten duen web plataforma. Abokatu gazte honen eta bere bazkideen iritziz “idea batek ez du ezertarako balio”, benetan garrantzitsuena “nola garatzen den” da. Arrazoi honegatik, idea ona duen jendeari laguntzeko eta abian jarri nahi dutenentzako baina ez dakite nola egin, bere proiektua burutu dute.

Javierren iritziz, “orain ideia onak garatzeko unea da”. Krisi uneetan ideia hoberenak jaiotzen dira eta “hauek hastea indarra ematen du, beharbada etorkizunean hauek enpresa handi batean bihur daitezke jende askori lana emanez”.

Bestalde, Javierrek azaldu zuen bezala, “gaur egun ekintzaileei gero eta agente gehiago laguntzen diete. Adibidez, berezko CEIA, zure ideiarekiko aholkatzen zaitu, norantz zuzentzea adierazten dizu eta gai ekonomiko eta juridikoetan laguntzen dizu”.

Eta bukatzeko, azken aholkua: “ideia on bat pentsatu eta harengatik borrokatu”.

Zaletasunak lan bilakatu

“Gustoko duzuena egin”. Hau a Fernando Alavak, PixyBit enpresako fundatzaileak, gaur Mendebaldea Ikastetxeko ikasleei eman dien aholkuetako bat Arabako Eraberrikuntza-Industrialdean. Ekintzaile honentzako hau da mundu enpresarialera sartzeko oinarrizko baldintza “gustoko duzuena egiten baduzue oztoko eta arazoei aurre egiteko gogo gehiago izango dituzue”.

Mendebaldeako ikasleak goiza beraien hobby eta zaletasunei buruz mintzatzen hasi dira. Ostean, ikasleek ekintzailetasunarekin harremana duten gaitasun eta trebetasun ezberdinak lantzen aritu dira ekintza eta joku ezberdinak eginez. Esate baterako, talde lanean aritzeko abilezia.  Fernandok ere arlo honetan aholku bat eman die. “Zuen artean osakarriak izan behar zarete taldeak ondo funtzionatu dezan”Esan die gaurko gazteei, eta bereziki “ondo konpondu eta harreman ona izan”.

«Hasieran negozio bat haur baten modukoa da»

“Hasieran negozio bat haur baten modukoa da, ardura asko behar ditu”. Azalpen honekin hasi ziren Paco eta Rob, Zapa Ibooks enpresako sustatzaileak, ekintzailetasunari buruzko hitzaldia. Bertan, ingeleseko ikasketetara zuzendutako liburu elektronikoen sortazaile hauek, beraien hasierak, oztopoak, arrakastak, eta abarren inguruan hitz egin zuten. Entzuleak Mendebaldea ikastetxeko bi gela ziren eta hoiekin igaro genuen goiza Arabako Eraberrikunza-industrialdean.

Paco eta Rob ingurua zaintzearen garrantzia azpimarratu zuten, proiektu enpresarialak sortzea «ardura asko» behar baititu. Eta beraiek esan zuten moduan “familia eta lagunentzat denborarik ez izatekotan familia eta lagun gabe gelditzeko arriskua izango duzu”. Gainera hauek izango dira bakoitzaren bidearen oinarria. “Proiektu batek porrot egin dezake edozein momentutan laguntza eta babesik ez izatekotan, baina zure inguruak laguntzen bazaitu asko izango duzu zure alde”, esan zuten.

Bestalde, ekintzailea izateko hiru ardats nagusi aipatu zituzten. Sostenguak, ideia eta dirua. Eta «enpresa bat sortzeko lehen urratsa zein den azaldu zuten: ausarta izan. Akatsak egingo dituzula onartu eta aurrera jarraitzeko gaitasuna izan, oztopoak gaindituko ditudala pentsatu, beste hitz batzuetan esanda, burugogorra izan eta zugan konfidatu».

Hauek izan ziren Zapa Ibookeko kideek Mendebaldeako ikasleei eman zizkieten aholku batzuk, hitzaldiaren ondoren beste joku eta ekintza batzuekin aritu ziren.

Oztopoak nola gainditzen jakitean datza arrakasta

Gaur, urriak 17, Mendebaldea ikastetxeko lehen taldea izan dugu Arabako Eraberrikuntza-Industrialdean. Goiza, gorputza berotzen hasteko, korrika ariketa batzuekin hasi da, eta hainbat ekintza eta jokuen ostean Aitzol Fernandez izan dugu.

Evolo Evolving Movility enpresako kideak, bere negozioa zertan datzan kontatzeaz gain, bere lehen urratsak zeintzuk izan ziren azaldu digu eta hainbat aholku eman dizkie ikasleei, berak esan duen moduan “Bizitzaren herena lanean igarotzen dugunez asko gustatzen zaigun zeozertan egin behar dugu lan, bertan pasioa eta gogoa jarriz” Ikasketen inguruan ere oso argia izan da Aitzol, bere ustez ikasketak oso garrantzitsuak dira oinarri gisa ekintzailea izateko baina  egunero birziklatzea ezinbestekoa da.

Laburbilduz, goiz polita igaro dugu Mendebaldeko lehen taldeko ikasleekin eta ostiralean bigarren taldearen zain gelditzen gara.

IES Mendebaldea BHI también participará en nuestro programa

Un segundo centro escolar ha confirmado su participación en el programa ‘IkasEkiten-Aprender a emprender’. Las diferentes clases de 4º de E.S.O del IES alavés Mendebaldea nos visitarán en los meses de octubre y noviembre.