Archivo de la etiqueta: IkasEkiten

Egibide Jesus Obreroko eta Laudio Ikastolako ikasleek IkasEkiten programaren 10. edizioa estreinatu dute

Egibide Jesús Obrero eta Laudio Ikastola ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasleek eman diote hasiera IkasEkiten ekimenaren hamargarren edizioari, Arabako Teknologia Parkean ekitaldiz betetako goizean.

Aurtengoa IkasEkiten programaren hamargarren edizioa da, Arabako DBHko 4. mailako ikasleen artean ekimen ekintzailea sustatzea helburu duen programa. Goiz batean, ikasleak ekintzailetzaren munduan murgilduko dira hainbat jarduera eta hitzaldi ekintzaileren bidez.

Joan den ostiralean, Laudio Ikastolako eta Egibide Jesús Obreroko ikasleek hainbat tailerretan parte hartu zuten, ekintzailetza, berrikuntza, BIC Araban eta Arabako Parke Teknologikoan zer egiten den ulertzen laguntzeko, bai eta beren soft skill-ak lantzen laguntzeko ere (lidergoa, enpatia, sormena, talde-lana…).

Ondoren, Ibon Salbidegoitia ((Meteo for Energy), Joseba Iturrieta (3erresweb)) eta Alex Anda (Inalia) izan genituen, euren esperientzia partekatu eta ikasleen galdera guztiei erantzun dieten ekintzaileak.

¡Gracias al Parque Tecnológico de ÁlavaBIC Araba y Fundación Vital por hacer posible una edición más IkasEkiten!

Eskerrik asko Arabako Parke Teknologikoari, BIC Arabari eta Vital Fundazioari, IkasEkiten edizio bat gehiago egiteagatik!

El alumnado de Egibide Jesús Obrero y Laudio Ikastola, estrenan la 10ª edición de IkasEkiten

Los alumnos y las alumnas de 4º de la ESO de los colegios Egibide Jesús Obrero y Laudio Ikastola han dado el pistoletazo de salida a la décima edición de IkasEkiten en una mañana llena de actividades en el Parque Tecnológico de Álava.

Esta es ya la décima edición de IkasEkiten, el programa que tiene como objetivo fomentar la iniciativa emprendedora entre los alumnos y alumnas de 4º de E.S.O. de Álava. Durante una mañana, el alumnado se sumerge en el mundo del emprendimiento a través de diferentes actividades y charlas emprendedoras.

El pasado viernes, el alumnado de Laudio Ikastola y Egibide Jesús Obrero participaron en varios talleres que les ayudaban a comprender qué es el emprendimiento, la innovación, qué se hace en BIC Araba y en el Parque Tecnológico de Álava… además de trabajar en sus soft skills (liderazgo, empatía, creatividad, trabajo en equipo…).

Después, tuvimos el lujo de contar con Ibon Salbidegoitia de (Meteo for Energy), Joseba Iturrieta de (3erresweb) y Alex Anda de (Inalia), emprendedores que han compartido su experiencia y han respondido a todas las preguntas de los y las estudiantes.

¡Gracias al Parque Tecnológico de ÁlavaBIC Araba y Fundación Vital por hacer posible una edición más IkasEkiten!

Beste bat arte!

Gaur goizean Egibide Jesus Obrero ikasleen bisitarekin ‘IkasEkiten-ekiten ikasi’ bigarren edizioaren tailerrekin bukatu dugu. Guztira 13 arabar ikastetxe eta 800 ikasle inguru parte hartu dute irailetik Parke Teknologikoan dagoen Arabako Eraberrikuntza-Industrialdean (CEIA) eman diren 21 tailerretan.

Bigarren urte honetan, gure probintzian ikastetxe ezberdinen  DBHko 4. mailako ikasleek ‘ekiten ikasi’ dute modu dibertigarri batean, dinamika ezberdinak eta tailer tematikoak erabiltzen. Haien ekimena eta ekin egiteko beharrezkoak diren kapazitateak landu dituzte. Hau dena, inguru egoki batean egin dute, CEIA dauden ekintzaileekin biltzen, enpresen hasitegi bat nola den eta nola funtzionatzen duen ikasteko.

Ikastetxe, ikasle, irakasle, sustatzaile… ekimen berri honetan parte hartzeagatik gure esker ona.  Eskerrik asko eta beste bat arte!

Zer eduki behar dut argi ekin egiteko?

Bi aste ondoren tailerrik gabe, abenduan gaude eta Ikasekiten bigarren edizioko azkenengo momentuetan sartzen gara. Egibide Jesus Obrero bisitarekin bihar bukatzen da edizio hau eta 1.000 ikasle arabatar parte hartuko dute.

Esaten dugun moduan, programa honen amaieran, atzo Urkide ikastetxeko ikasle talde berri baten bisita CEIAn izan genuen. Iniziatiba honetan parte hartu duten beste taldeen antzera, goiz guztian zehar lan egin zuten eta iniziatiba ekintzailearen kapazitate ezberdinak ikasi zituzten, halaber ekin egiteko kontutan izan behar diren hiru gauz garrantsitzuenak:

– Zein da nire balioko proposamena?

– Zeintzuk dira nire bezeroak?

– Zertan bereizten naiz?

Gainera, goizean zehar, jardunaldi guztietan bezala CEIAn kokatutako eragile baten bisita jaso dugu. Okasio honetan, Biomimetiks gure partehartzaileekin berriro egon zen, aholkularitza biomimetikoan egiten duen lana aurkezten eta bere esperientzia ekintzailea azaldu zuen.

Zein abantaila eta desabantaila ditu ekintzaile gaztea izateak?

Goizero IkasEkiten arabako DBH 4. mailako ikasleak CEIAn dauden sustatzaileekin batzar uneak partekatzen dituzte. Atzo Ibon eta Amaia, Meteo for Energy enpresatik etorritakoak, bisitatu gintuzten ekintzaileek izan ziren eta haien esperientzia Egibide Arriagari kontatu zioten. Zergatik egin ziren ekintzaileak? Zergatik elkarrekin? Zein ekintzak garatzen dituzte? Eta ikasle eta ekintzaile artean eztabaida sortu zen galdera: Zeintzuk dira abantailak eta desabantailak?

“Abantail gehiago daude desabantailak baino, horrela ez izanez gero, ez ginen hemen egongo”. Meteo for Energyko eragileak gazteei azaldu zioten. Amaiaren iritziz “ideia bat daukazulako, zerbait motibatzen zaituztelako eta norberaren modura egin dezakezulako, hasi egiten zara. Norberako jabea izatea arriskuak ditu, baina gauza onak ere”. Horrela “norberaren menpean egotea abantail nagusiena da. Ideia bat izanez gero, errezago inplementatzen duzu hirugarren batentzat lan eginez baino. Erreakzioa azkarragoa da”.

Beste alde batetik, Ibonek gehitu zuen: “motibazio aldea garrantzitsuena da”. Nahiz eta “ez izan ordutegirik, astelehenetik igandera lan egiten dugu. Laneko eta aisialdeko orduak nahasten ditugu, gure motibazioa eta gustoko duguna egiten dugulako hain zuzen ere”.

Meteo for Energyko kideek eman ziguten azken aholkua: “erratzen ikasten da. Erabaki bat hartu eta motibazioarekin segi aurrera. Erratzen baduzu, ez da ezer ere ez gertatzen”.

Facebook eta Twitter

Atzo hitzekin kontatzen genizuen nolakoa den IkasEkiten, eta gaur irudiekin egiten dugu. Argazki batzuk uzten dizuegu gure Facebook eta gure Twitter perfiletan egunero jartzen ditugun bezala.

11507_370218306442385_496120242_n 563627_369835249814024_745667176_n 734122_374206819376867_1191565500_n 1004999_378011418996407_1652664374_n 1069800_372637636200452_1090875305_n 1374206_375706025893613_1669171032_n 1374805_378376122293270_1459659026_n 1374977_370864709711078_1380288684_n 1377320_376428502488032_219074217_n 1379295_380821932048689_993235274_n 1380064_370574086406807_974177064_n 1380542_378044025659813_36883368_n 1381682_370983213032561_568756138_n 1382341_373373719460177_1339971574_n 1383421_376055245858691_1457678790_n 1385296_370539083076974_761036883_n 1385441_382126848584864_268607220_n 1392859_378383682292514_1310695816_n

Horrela da IkasEkiten!

Gaur goizean, arabar ikasle talde berri batekin bigarren edizio honen tailerrei ekin diegu. Urkideko azkenengo visitaren ondoren, Koldo Mitxelenako ikasleak CEIArarte etorri dira ‘ekiten ikasteko’.

Hemen argitaratzen dugun bezala, pasioa ideiak lorpenak bihurtzen dituen “saltsa ezkutua” da. Baina, askotan, ideiak ideietan bakarrik geratzen dira. Pauso hori ematea falta da, aukera hori hartzea. Iniziatiba ekintzaileren gaitasun beharrezkoenetako bat erabakiak hartzea da.

Baliteke erabaki hori hartzeko premia oraindik ez sentitzea, edo bildurra izatea, arriskatzeko beldurra. Hori dela eta, hemen kontatzen dizuegun moduan, gidatuko gaituzten pertsonen beharra daukagu.

Ideiak lorpenetan bihurtzeko egiten dugun bidean ez gara bakarrik egon behar. Gure ondoan elkarlanean aritzeko eta bat gehi bat, bi baino askoz ere gehiago izatea lortzeko lagunak ditugu. Ziur horrela, ideiak, hasiera baten zentzugabekoak iruditu arren, benetako negozioten bihurtu ditzakegula, benetako bezeroekin soluzio berritzaileak eskaintzeko.

Horrela da IkasEkiten!

Paperezko dorreak

Atzo aipatu genuen bezala, Belbineko perfilak ezagutzeko asmoz,  IkasEkiten programetan parte hartzen duten gazteak dorre bat eraiki  behar izan zuten. Ikusi nahi dituzue egin zituzten dorreak? Hona hemen egin zituzten batzuk:

2013-09-30 11.04.08 2013-10-01 11.22.34 2013-10-01 11.23.22 2013-10-01 11.23.58 2013-10-02 10.59.05-2 2013-10-03 11.24.48 2013-10-15 10.33.24 2013-10-16 10.50.46-1 2013-10-21 11.03.06 2013-10-21 11.03.25 2013-10-21 11.03.39 2013-10-22 11.39.35 2013-10-22 11.58.47 2013-10-23 11.06.31 2013-10-23 11.11.56 2013-10-30 11.01.57

Roles de equipo Belbin

El trabajo en equipo es una de las claves de éxito en cualquier organización o empresa. “Las personas no son perfectas, pero los equipos sí que pueden serlo”. Así lo dice, y lo demuestra, el investigador y teórico Meredith Belbin a través de la Metodología de Roles de Equipo Belbin, nueve roles de equipo que permiten identificar las fortalezas y debilidades del comportamiento de las personas en el entorno laboral y que se utilizan hoy en día en miles de organizaciones de todo el mundo.

Cerebros, investigadores de recursos, monitores evaluadores, coordinadores, implementadores, finalizadores, cohesionadores, impulsores y especialistas. Son los perfiles, según Belbin, que aportan equilibrio y éxito en un equipo.

Esta fue una de las dinámicas que trabajaron ayer los alumnos de San Viator a través de un divertido juego de trabajo en equipo. Cada joven asimiló un perfil de Belbin y, en equipos formados por los diferentes roles, tuvieron que construir una torre con cartulina, folios, dos palitos y cello. Un proyecto en común con el que reflexionaron en la importancia de cada rol y la necesidad de la complementación.

“Jarraitu zure ametsa eta ez egin uko inoiz”

Ekintzailetasunezko aste berria CEIAn Arabako 4. D.B.H-ko ikasleekin. Atzo eta gaur “hasten ekiten ikasten” ari gara San Viatorreko ikasleekin. Lehenengo taldeak lagunengan konfiantza frogatuz hasi ziren. Konfiantza, beharrezko ahalmenen bat da ekitearen orduan. Konfiantza geurengan, gugan taldean, proiektu batean… Atzo begiak estaliz eta bere lagunengan fidatuz antzeztu zuten.

Gainera, Zapa eBooks-eko sustatzailearen bisita izan genuen berriro. “Ekiten baduzue gogotsu egin. Gogorra baina egokia izango da”, Pacok gazteei eman zien aholkua, etorkizunarekin datozen gazteak. Atzo, goiza bukatu zenean, partekatu zituzten bi gogoeta uzten dizkizuegu: “Bizitzan momentu gogorrak egongo dira, baina ahaleginarekin eta ilusioarekin gure helburu guztiak lortu ditzazkegu” eta “Jarraitu zure ametsa eta ez egin uko inoiz”. Sorgintzen gaituzte!